top of page

   GALAR TRAIL  ARAUDIA

. EGUNA ETA LEKUA: Galar Trail mendi lasterketa 2024ko martxoaren 3an eginen da eta goizeko 9:30tan hasiko da. Irteera eta helmuga Subitza plazan egonen da.

 

2. IBILBIDEA: Erreniegan izango da. 21 km-ko ibilbidea izanen da eta 2400 metro osora izanen ditu. Neurketak ez daude homologatuta.

 

3. PARTE HARTZEA: Araudi honek dioena betez gero, 18 urtetik gorako kirolari orok parte hartu ahal izango du, federatua izan edo ez. Antolatzaileek, proba egin aurretik azterketa mediku bat egitea eta esfortzu proba egitea gomendatzen die parte-hartzaile guztiei, eta hauek beren gain hartuko dute proban gerta litekeena.

 

Antolakuntza batzordeak oso komenigarria ikusten du kaputxadun haize-babesak, eskularruak eta buffa edo txanoa eramatera. Material hori motxilan edo gerrikoan eraman ahal izango da, ez nahitaez jarrita.
Horrek segurtasun eta autonomia handiagoa emango digu edozein ezusteko, lesio, erretiratze edo erritmo motelagoren aurrean.

5. KATEGORIAK: (Proba ospatzen den egunean lasterkariek duten adina)


5.1. GIZONEZKOAK

5.1.1. Seniorrak: 18 urtetik gorakoak.
5.1.2. Beteranoak: 45 urtetik gorakoak.

5.2. EMAKUMEZKOAK

5.2.1. Seniorrak: 18 urtetik gorakoak.
5.2.2. Beteranoak: 45 urtetik gorakoak.

 

7. SARIAK:
7.1. Sariak  metatuak izanen da.


Kategoria absolutua, gizonezkoak eta emakumezkoak:

1. Txapela, urdaiazpikoa eta ardo botila.Garaikurra eta 2024 Camille Extremerako dortsala eta 2025 Galar trail ediziorako dortsala..
2. Gazta eta ardo botila.Garaikurra.
3. Chorizo eta ardo botila.Garaikurra.

​

Kategoria beteranoa, gizonezkoak eta emakumezkoak:

1. Txapela, urdaiazpikoa eta ardo botila.Garaikurra.Eta Galar trail 2025 ediziorako dortsala
2. Gazta eta ardo botila.Garaikurra.
3. Chorizo eta ardo botila.Garaikurra.

​

CENDEAKO LEHEN EMAKUME ETA GIZON

Garaikurra eta Galar trail ediziorako dortsala eta opari sopresa.

​

BORDATXAR IGOERAN:

Lehenengo emakumerako opari sopresa.

Lehenengo gizonarako opari sopresa.

​

LEHENENGO KILOMETROKO SPRINT GIZON ETA EMAKUME AZKARRENA 

​

Erretegi baterako bi pertsonentzako bale bat.

​

8. IZEN-EMATEA: Gehienez x parte-hartzaile izango dira, eta izen-ematearen ordena zorrotz jarraituko da Internetez. www.herrikrossa.com orriaren bidez egingo da:

  • 2024eko  urtarrilaren 7tik otsailaren 21era , dortsala 28€.

  • Inskripzio bakoitzetik, 2 euro ANELA elkarterako izanen dira.

  • Inskripzioak proban parte hartzea, eguneko segurua eta ardura zibila  barne dauka

  • LASTERKETA ASEGURUAREN ARDURA DORTSALAREN TITULARRARENTZAT BAKARRIK DA.

 

Parte hartzen dutenentzat instalazioak eta GALAR TRAIL 2024 kamiseta barne daude.  Proba bukatzen dutenentzat finisher poltsa lortuko dute. 

​

Antolaketak konpromisoetarako dortsalak gordetzen ditu .

Edozein zalantza izanez gero helbide elektroniko honetan argituko da: galartrail@gmail.com

 

9. SEINALEZTAPENA: Ibilbidea probako kartelekin, banderatxoekin eta zintekin  behar bezala markatuta eta ikusteko moduan egongo da.

10. ANOA GUNEAK: Helmugakoaz gain, bost anoa gune izango dira. 

​

 

Km 5 likido.

Km 7,7  likido + laranjak + platanoak + gatza.

Km 11 likido +  laranjak + platanoak + gatza.

Km 14,5 likido.

Km 17, 5 likido +  laranjak + platanoak + gatza.

 

*Helburua freskagarria:* Ura, Kokea, laranja, bananak, fruitu lehorrak, gominolak eta txokolatea.

​

   

11. KANPOKO LAGUNTZA: Lasterketan zehar, korrikalarien edo kanpokoen laguntza eta anoa oro guztiz debekatuta dago, antolatzaileek horretarako ezarritako tokietan izan ezik.

12. KONTROLAK: Antolatzaileek hainbat kontrol-gune jarriko dituzte, eta horietatik pasatzea ezinbestekoa izango da. 

   1.Kontrola 9,5  km

   2.Kontrola 16,5 km.

 

13. DENBORA PASA:  Gehienez 3 ordu 40 minutu.

Baita ere, 16,5 .garren kilómetroan denbora mozketa egonen da;Bordatxar(palomerak) igoera bina lehenago . 2 ordu eta 50’ minutukoa gehienez izaten.

Denbora horretan iristen ez den korrikalariari Dortsala kendu eta helmugara zuzenean bidaliko zaio.

    13.1. Lasterketa antolatzaileek edozein kausarengatik (denbora gehiegi, ibilbidetik ez pasa, jarrera desegokia...) korrikolaria probatik kanpo utziko dute.

 

14. KRONOMETRAJEA: Lasterketaren kronometrajea ordenagailuaren bidez eginen da. Parte-hartzaileek, sailkapenak jarri ondoren, 30 minutu izango dituzte erreklamazioak egiteko. Denbora tarte hori igaro ondoren, erreklamaziorik ez badago, sailkapenak behin betikoak izango dira.

15. DORTSALEN BANAKETA: 

Dortsalen banaketa, Arlegiko frontoian dagoean aretoan eginen da.

 

Ostirala 18:00 - 20:00

Larunbatan  11:00 - 13:00   . 17:00- 19:00

Igandean 7:00 -9:00

 

​

Dortsala titularrari bakarrik emanen zaio, NANa edo beste identifikazio-agiria aurkeztu ondoren.*
Halaber, Neguan egurra izeneko akreditazio-eskumuturrekoa jarriko zaio.

 

17. INGURUMENA: Lasterketa, ia oso-osorik Erreniega natura gune batean zehar korrituko da. Hori dela eta, ingurua babestea nahitaezkoa izango da eta debekatuta egongo da edozer gauza lurrera botatzea.

17.1. Horretarako zaborra biltzeko tresnak jarriko dira anoa gune amaiera guztietan. Anoa guneetan, antolatzaileek ezarritako zaborraren sailkapena errespetatzea nahitaezkoa izango da.
17.2. Arau hau hausten duena kanporatua izango da.

18. OSASUN ZERBITZUA: Antolatzaileek Larrialditarako osasun zerbitzua jarriko dute ibilbideko lekurik estrategikoenetan. Halaber, helmugan dutxa, garbiketa eta lehen mailako zerbitzu medikua eskainiko dituzte, horren beharrean aurkitzen diren kirolariarentzat.

19. SEGURTASUNA: Antolatzaileek, egoerak hala eskatuta, lasterketaren ibilbidea aldatzeko eta dagozkion gainerako aldaketak egiteko eskubidea daukate, eta baita bertan behera uzteko ere, eguraldiaren baldintzek hala eskatzen badute edo arrazoi nagusi batengatik, lasterketa batzordearen adostasunarekin.

20. LAGUNTZA EZBEHARRETAN: Parte-hartzaileak, laguntza beharrean aurkitzen diren parte-hartzaileei laguntzera behartuta daude, eta baita kontroletan gorabeheren berri ematera ere.

21. ERANTZUKIZUNA: Antolatzaileek beren gain hartuko dituzte ibilbidean zehar gertatzen diren istripu guztiak, baina korrikalariaren erruagatik edo utzikeriagatik gertatu bada istripua, antolatzaileek ez dute beren gain hartuko. Parte-hartzaileak euren buruari edo besteei egindako kalte guztien erantzule izango dira.

21.1 Parte hartze desegokia:korrikalari batek parte hartzen badu dorsalik gabe edo beste pertsona baten dorsalarekin ondorioak izango ditu. Hurrengo edizioetan ezingo dute parte hartu eta lasterketan kanpo geldituko da.

​

22. IRUDI ESKUBIDEAK: Partaide orok, antolatzaileei eta beren babesleei, lasterketaren inguruan egindako argazki edo hartutako irudiak askatasun osoz erabili eta argitaratzeko baimena ematen diete epe mugarik gabe.

​

23.Prentsa etxera bidaliko da.Kronika eta emaitzekin.

​

24.Dortsalen aldaketa eta inskripzioa bueltatzea, lasterketa baino 10 egun lehenago.

​

25.Irteera eremura sartzerakoan, pultsera erakutziko da.

​

​

bottom of page